Emilio eta biok mendi tontorrean gaude, 2700 metroko
altueraz, Andorran.
Paraje hauek oso
bisitatuak izaten dira negu aldean, izan ere elurrez estalita egoten
baitira.Jendea honaino dator eskiatzera.
Uda izan arren dena berde-berdea dago: mendi magalak,
zelaiak, larreak ..
Ahuntzak eta zaldiak daude ingurune honetan baina, batez
ere marmotak, lasai ederrean belarra jaten, ikusi ditugu.Bai, handiak eta
txikiak; nahiko borobilak eta oso iletsuak dira denak. Hotza hasterakoan beren
zulotxoetara sartu eta lotan pasatzen dute negu osoa.
Oskarbi egon arren tenperatura fresko samarra da, polarra
jantzita dugu.
A, eta honaino ez gara oinez igo, jeep zahar batean
baizik, beste bost lagunekin batera.
Ederki pasatu dugu
saltoka jeeparen barruan , mendiko
bidea zuloz josita baitago!
bidea zuloz josita baitago!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina