2016(e)ko irailaren 19(a), astelehena

LONDRES; BRITISH MUSEUMEKO AINTZINAKO GREZIAR ARETOA (Arantxa)


Aurten udako oporrak bukatzen ari zirenean, 3 eguneko bidai bat egin nuen Londresera

Londres asko gustatzen zait (bertako museoak, antzerkiak, kaleko giroa, dendak) niretzat paradisu bat da
Bertako tokien artean, argazki honetan ikusten dena da nire begikoa

British Museumeko Partenoneko eskulturen aretoa da, Aintzineko Greziar zonaldean dago
Eskultura hauek K a V mendean egin ziren Atenaseko tenplurik handiena apaintzeko 
Historia ikastean Aintzinako Grezia izan da betidanik, gehien gustatu zaidan aroa

Niretzat eskultura hauek zoragarriak dira, artelan ikaragarriak 
Londresen daude 1805 inglesek eskultura hauek, desagertzeko zorian zeudela ,erabaki zuten Atenasetik bertara eramatea

Argazki hau irailak 10ean, goizean atera nuen, panoramika da, aurrez aurre agertzen diren eskulturak  Partenoi izeneko tenpluaren aurrekaldean, teilatu azpian, (frontoi izeneko zonaldean) kokatuta zeuden
Gutxi gorabehera 2500 urte dute  eta oraindik ikus daiteke egileak ikaragarrizko eskultoreak izan zirela
Museoko zonalde honetan beti jende asko dago, ni bezala eskultura hauek mirezten dituztela
Argazkian ez naiz agertzen, selfiak egiteko makila ez dut eta ez dut nahi izan,horregatik ez naiz agertzen 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina